%7,5 da Urola Erdiko langabezia indizea iraila amaieran

2026-10-28
Industria

Urola Erdian, 2026ko iraila amairen lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.260 herritar zenbatu dira langabezia egoeran.

Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea iraila amaieran %7,5an kokatu da ekaina amaieran baino 6 hamarren handiagoa. Iraila amaieran, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %7,9 eta %9,7koak dira.

Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,7 eta %9,6 da gizonezko eta emakumezkoen indizea hurrenez hurren.

Urteko hirugarren hiruhilekoaren bilakaera adierazle ezberdinen arabera

Uztaila eta Iraila artean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak hauteman dira. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:

  • Urola Erdian, Iraila amaieran 13.020 afiliatu zenbatu dira, iaz hilabete berean baino 99 afiliatu gutxiago, %0,8ko jaitsiera. Aldiz, epe berean, Gipuzkoa eta EAEn %1,5 eta %2,1eko hazkundeak erregistratu dira.

Iraila amaieran, afiliatuen %76,9 erregimen orokorrera bideratzen da. Aldiz, sektore ekonomikoei dagokionean, eskualdeko afiliatuen %40,6 industriara bideratzen da eta afiliatuen %48,7 zerbitzuen sektorera.

  • Kontratuen bilakaerari dagokionean 2026ko hirugarren hiruhilekoan 1.398 kontratu zenbatu dira Urola Erdian. Kontratuen %71,6 eta %20,1 zerbitzuen eta industriaren sektorera bideratu dira.
  • Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopuruak beheranzko joera hartu du azken hilabeteetan. Orain urtebete baino 51 expediente gutxiago zenbatu dira eskualdean, guztira 633 zenbatu dira iraila amaieran.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia