Lidergoa eta taldeen kudeaketa indartzeko prestakuntza praktikoa eskualdeko enpresei zuzenduta

2026-11-11
Industria

EMAN IZENA

Azaroaren 23an eta abenduaren 10ean egingo diren saioetan, parte-hartzaileek lidergoa, taldeen kudeaketa, talentuaren garapena eta aldaketetara egokitzeko gaitasunak landuko dituzte, Jon Segovia, Industria Ingeniaritzan doktorea eta Deusto Business Schooleko irakaslearen eskutik.

Iraurgi Berritzenek lidergoa eta pertsonen kudeaketa indartzeko bi prestakuntza-saio presentzial eta praktiko antolatu ditu azaroaren 23rako eta abenduaren 10erako. Prestakuntza pertsonak eta taldeak gidatzen dituzten profesionalei zuzenduta dago, egungo erronkei aurre egiteko eta beren lidergo-gaitasunak garatzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin.

Gaur egungo erronkei arrakastaz aurre egiteko, erakundeek pertsonak motibatzeko, aldaketetara egokitzeko eta emaitzak lortzeko gai diren lidergoak behar dituzte. Testuinguru horretan, parte-hartzaileek lidergoa indartzeko, taldeak modu eraginkorragoan kudeatzeko, talentua garatzeko eta erakundeen egungo erronkei aurre egiteko funtsezko tresnak eta gaitasunak landuko dituzte.

Prestakuntza bi saiotan egituratuko da, eta bakoitzean lidergoarekin eta pertsonen kudeaketarekin lotutako alderdi desberdinak landuko dira.

Azaroaren 23ko lehen saioa lidergoan, autoezagutzan eta autokudeaketan oinarrituko da. Bertan, norberaren lidergo-estiloa eta indarguneak identifikatzea, lidergo teknikoaren eta moldakorraren arteko desberdintasunak, ziurgabetasunaren kudeaketa eta helburuak zein estrategiak zehaztea landuko dira. Horrez gain, komunikazio asertiboan, feedbackean eta lan-harreman konplexuen kudeaketan sakonduko da esaterako.

Abenduaren 10eko bigarren saioan, aldaketaren kultura, talentua eta erantzukizuna izango dira ardatz nagusiak. Parte-hartzaileek aldaketa-prozesuak kudeatzeko estrategiak, ingurune ziurgabeetara egokitzeko gaitasuna, erresilientzia eta norbanakoaren erantzukizuna landuko dituzte. Era berean, banakako talentuaren eta talentu kolektiboaren kudeaketa, taldeen bilakaera eta aniztasunaren kudeaketa jorratuko dira, besteak beste.

Bi saioen bidez, parte-hartzaileek beren lidergo-indarguneak identifikatzeko, ziurgabetasun-testuinguruetan aldaketa-prozesuak gidatzeko, Lidergoak erakundearen emaitzetan duen eragina ulertzeko, komunikazioa eta taldeen kudeaketa hobetzeko eta elkarrizketa zein egoera konplexuei modu eraikitzailean aurre egiteko tresnak eskuratuko dituzte.

Prestakuntza hau pertsonak eta taldeak gidatzen dituzten profesionalentzat diseinatuta dago, pertsonen kudeaketaren egungo erronkei arrakastaz aurre egiteko gaitasunak indartu nahi dituztenentzat. Honako hauei zuzenduta dago: Zuzendariei eta gerenteei, arlo edo departamentuetako arduradunei, bitarteko agintari eta taldeetako arduradunei, edota duela gutxi lidergo eta pertsonen kudeaketako erantzukizunak hartu dituzten profesionalei.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia