IKASIZ Ekoizpen Arduradunen Lan Taldeak urteko azken saioa egin dute LAN MOBEL S. Coop. enpresan, eskualdeko 14 ekoizpen arduradunen parte-hartzearekin. Bertan, gaurko errealitateak partekatu eta 2027ko aukerak aztertu dituzte.
LAN MOBELen esperientziatik abiatuta, laneko estandarrak, polibalentzia eta ezagutzaren transmisioa izan dituzte hizpide. Ondoren, parte-hartzaileek beren enpresetako eguneroko erronkak eta praktikak partekatu dituzte, Mondragon Unibertsitateko Argider Isasti ekarpenekin hausnarketa aberastuz.
2027ra begira, lau lan-ildo nagusi identifikatu dituzte: produkzio-taldeen kudeaketa, prozesuen hobekuntza eta Lean Manufacturing, barne-fluxuen eta kostuen optimizazioa —intralogistika adimendunaren aukerak barne—, eta adimen artifizialaren aplikazio praktikoak produkzioan. Orain, proposamen horiek enpresen beharretara egokitu eta zehaztea izango da hurrengo pausoa.
Urtea balorazio oso positiboarekin amaitu du taldeak. Konfiantza, parte-hartzea eta esperientzien truke irekia izan dira beste behin elkargunearen indarguneak.
Eskerrik asko denoi urtean zehar erakutsi dezuten konpromisoagatik, klabea dena gure ikuspegitik. Eta gaurkoan bereziki, LAN MOBEL S,Coop-eko Sergio Davila-ri, bere esperientzia partekatu eta enpresako ateak irekitzeagatik.
Elkarrengandik ikasten, elkarrekin hobetzen.



