AZTARNA proiektuari amaiera eman zaio, Urola Erdiko enpresen ingurumen aztarna murrizteko bidean aurrera eginez

2026-11-13
Industria

Iraurgi Berritzenek bultzatutako IkasEkin prozesuaren baitan, eskualdeko lau industria enpresak ingurumen-aztarna aztertzeko, hobekuntza-aukerak identifikatzeko eta jasangarritasunean aurrera egiteko lanketa egin dute.

Azaroaren 13an egin da AZTARNA proiektuaren amaierako saioa Azpeitiko Basazabal Jauregian. Ekainaren 18an abian jarritako ekimenaren bidez, Urola Erdiko lau industria-enpresak beren ingurumen- eta karbono-aztarna aztertzeko prozesuan parte hartu dute, energia-eraginkortasuna hobetzeko, karbono-isuriak murrizteko eta trantsizio ekologikoa sustatzeko helburuarekin.

Prozesuan parte hartu duten eskualdeko enpresak Alberdi Mekanizatu Lanak, S.L., Bernardo Ecenarro, S.A. (BESA), Calderería Pako S.L. (Caldereria CPK), eta Intza S.A. izan dira.

Proiektuan zehar, enpresek datu-bilketa, ingurumen-aztarnaren kalkulua IHOBEko Climate and Circularity Calculator erabilita, eta hobekuntza-neurrien identifikazioa landu dituzte, bakoitzaren egoerara egokitutako bide-orriak garatzeko.

Amaierako saioan, proiektuaren ondorio nagusiak partekatzeaz gain, enpresa parte-hartzaileek beren esperientziak aurkeztu dituzte, prozesuan izandako zailtasunak, ikaskuntzak, lortutako emaitzak eta hemendik aurrerako urratsak azalduz. Era berean, enpresen arteko esperientzia-trukea eta jardunbide egokien partekatzea sustatu dira.

AZTARNA Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ekimena da, eta Iraurgi Berritzenek sustatu du, eskualdeko industria-sarearen jasangarritasuna eta lehiakortasuna indartzeko helburuarekin.

Azkenik, Iraurgi Berritzenek eskerrak eman nahi dizkie lau enpresei prozesu osoan zehar erakutsitako parte-hartzeagatik, inplikazioagatik eta konfiantzagatik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia