Azkotia-Azpeitia Maratoi Erdia eta Iraurgi Berritzenen arteko elkarlana Urola Turismoaren bidez

2025-03-18
Turismoa

Martxoaren 29an, larunbatez, ospatuko da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren 32. edizioa, azken urteotan indar handia hartu duen eta erreferentziazko bihurtu den lasterketa. Aurten, Running Festaren bigarren edizioarekin, trikitia eta kirola uztartuko dira ekitaldi berezi batean. 

Joan den ostiralean egin zen Azpeitian lasterketaren aurkezpena, eta bertan parte hartu zuten probaren antolatzaileek; Azkoitia eta Azpeitiko udal ordezkariek, Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Atletismo Federazioak, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta enpresa babesleetako ordezkariek. 

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia Urola Erdiko eskualdearentzat oso garrantzitsua da, bai kanpora begira, nazioarte mailako lasterketa izanik, bai barne kohesiorako, bertako komunitatearen inplikazioa handia delako. Gainera, ekitaldiak Diego Garcia bezalako kirol ikono bati lotutako memoria historikoa gordetzen du. 

Turismoaren ikuspegitik, lasterketaren testuinguruan lankidetza sustatzea aukera garrantzitsua da. Horregatik, aurten ere Running Festa luzatzea erabaki dute Xeye atletismo taldeak, Trikigirok, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Iraurgi Berritzenek, kirola eta kulturaren arteko harremana sendotuz. 

Bisita gidatuak 

Iraurgi Berritzenen eskutik, lasterketa egunean bisita gidatuak antolatuko dira bertako nahiz kanpotik datozen bisitarientzat. Loiolako Santutegia eta Diego Garciaren estatua izango dira bisitan zehar ikusgai. Bisita bi hizkuntzatan egingo da: euskaraz eta gaztelaniaz, 11:00etan. Parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da 688 759 429 telefono zenbakira deituta. 

Egitaraua 

  • 11:00: Loiolako santutegira eta Diego Garciaren estatua bisita gidatua. 
  • 12:00: ERROMERIA: Running Festa Azkoitian hasiko da TRIKIGIROKO trikitilari eta panderojoleekin. 
  • 16:05: Diego Garcia, Alejandro Gomez eta Jone Basterraren omenaldia, euren familiei dortsalak emanez. 
  • 16:15: Lasterketa motza (irteerako zuziria Trikigioko partaideek botako dute). 
  • 16:28: Gurpildun partaideen irteera. 
  • 16:30: Maratoi erdiko elite, afizionatu eta korrikalari herrikoien irteera. 
  • 17:45: Sari Banaketa 
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia