Barnekintzailetasunari buruzko mintegia: Negozioak sortuz enpresa barruan

2015-03-03

Barnekintzailetza Iraurgi Berritzen lantzen ari den lan lerrotako bat izanik, eskualdeko enpresei jakinarazi nahi diegu datorren martxoak 12 eta 13an gai hau lantzeko mintegi bat ospatuko dela Gipuzkoako Zientzia eta Teknologiako Eraikin Nagusian.

Mintegi honetan eskualdeko hainbat enpresak parte hartuko dute eta oraindik izena eman ez duten empresak, bertan parte hartzera animatu nahi ditugu Iraurgi Berritzenetik.

Mintegi honek beharrezko ezagutzak eskaitzen ditu bide horri ekin nahi dioten enpresei laguntzeko:

  • Laguntasuna ematen du negozio berrien sorkuntzareko gaitasunak eskuratzeko.
  • Erraztasunak ematen ditu gogoeta egiteko hainbat gairen inguruan: enpresaren ikuspegia, aukeren bilaketa proaktiborako ardatzek eta ekinmen berrien txertatze estrategikoa.
  • Tresnak eskaintzen ditu negozio berriak konfiguratzeko eta baita ere prestakuntzak garapen eta ezarpen faseetarako.

Izena emateko edo mintegiari buruzko xehetasun gehiago eskuratu nahi izanez gero ondorengo linka erabili dezakezue.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia