2016-03-23

Programazioa eta Robotika lantzen Urola Erdiko Ikastetxeetan

Iraurgi Berritzenen sarean kokatzen den ikastetxeen mahaiak, eskualdeko 5 ikastetxeek osatua, programazioa eta robotika landu ditu Urtarrila eta Otsailean zehar. Honetarako, eskualdean abian den egitasmo baten laguntza izan du ekimenak, jolastek proiektua. Joan zen urtean, teknologia irakasgaiko irakasleekin egin ziren bilera ezberdinetan, ikastetxe ezberdinetako mintegiek teknologia berriak heuren irakaskuntza planetan txertatzeko zituzten zailtasunak hauteman ziren. […]
2016-03-22

Ekonomia Sustapen Plana 2015

2015. urtean ere, abian jarri da sustapen plana. Sustapen planaren helburua, eskualdean sortu diren enpresa eta egitasmoak laguntzea izan da. Orokorrean, 3 laguntza lerro nagusi egon dira, lehendabizikoa langabetuei zuzendua, bigarrena ekonomia sozialeko ekimenei eta hirugarrena, eskualdearentzat estrategikoak diren egitasmoei. Guztira jaso ditugun eskaerak, 49 izan dira eta gehiengoa langabetuek sortutako enpresak laguntzera bideratua egon […]
2016-03-21

Erosketa Sareak

Online erosketak dira azkeneko urte hauetan gehien hazi diren merkataritza modalitatea, eta bereziki aipatzekoak dira “Erosketa-sareak”. Horrelako web-orrialde hauetan deskontua duten edozein produktu edo zerbitzu aurkitu ditzakezu. Deskontu horiek lortzeko erregistratzea eskatuko dizute, normalean zure izen-abizenak, korreo elektronikoa eta pasahitz batekin nahikoa izaten da, erosketaren bat egitea nahi baduzu, beste datu pertsonalak ere eskatuko dizkizute. […]
2016-03-21

Adimen Lehiakorra lehiakortasuna hobetzeko baliabide moduan

Adimen Lehiakorra enpresen oinarrizko kudeaketa erreminta bezala kontenplatzen da, egungo ingurune aldakor honetan beharrezkoa baita aldaketa seinaleak, aukerak eta arriskuak identifikatu ahal izateko, eta enpresen balio katea, merkatuan duten posizionamendua nahiz beren lehiakortasuna hobetzera bideratutako erabakiak hartu ahal izateko, garaiz eta ongi informatua egotea. Iraurgi Berritzenetik, eta Tecnaliarekin elkarlanean, enpresei zuzenduriko jardunaldi bat ospatzea aurreikusten […]
2016-03-21

Iraurgi Berritzenek hainbat ikastaro antolatu ditu Azpeitia eta Azkoitian lana bilatzen ari diren pertsonentzat

Martxoan zehar “Lana bilatzeko kanalak” izenpean bi ikastaro antolatu dira. Lehenbizikoa, martxoaren 18an (ostirala) izango da Azpeitian. Bestea berriz, martxoaren 22an, (asteartea) Azkoitian. Ikastaro hauen helburua: Lan poltsetan izena eman, autokandidaturak egin, enpleguko orrialdeetan alta eman, sare sozialak ezagutu eta enplegua bilatzeko kanal gehiagoren berri izatea. Apirilean “Helburu profesionalak” lemapean beste bi ikastaro antolatu dira. […]
2016-03-15

MEC 2016. Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntzak

Eusko Jaurlaritzak, Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen Diru Laguntza programa argitaratu berri da eta eskaera epea, Martxoak 4tik, Uztailak 15era irekita egongo da. Diru laguntzaren onuradunak negozio bolumen aldetik, jarduera nagusia merkataritzan duten enpresak izango dira, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean. Diru laguntza hauek bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte; alde batetik […]
2016-03-09

3D Printing Industrian Jardunaldia

Iraurgi Berritzenek, “3D Printing” edo “3D inpresioa”-ren inguruko jardunaldia antolatu du datorren Martxoak 16 asteazkenerako. Hau Azpeitian ospatuko da, Enparan Kalean dagoen “Baigera” eraikinaren 4. solairuan. Jardunaldia, batez ere, eskualdeko industria enpresetara bideratuko da eta goizeko 9etan hasi eta eguardiko 12etan amaituko da. Ekitaldi honen helburu nagusia azken hilabeteetan zeresan handia ematen ari den kontzeptu […]
2016-03-04

Abian da berriro Iraurgi Berritzenen Enplegu Zentrua

Hilabete batzutako etenaldiaren ondoren, eta Lanbideren ebazpena jaso eta gero, Iraurgi Berritzenek Lanbiderekin elkarlanean, Enplegu Zentrua berriro martxan jarriko duela Martxoaren 7an jakinarazi nahi die eskualdeko herritarrei. Enplegu Zentroaren helburu nagusia da bertara etortzen diren herritarrei eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa eskaini eta bilaketa aktiboan laguntzea. Bestalde, lan eskaintza hauetan izena ematen laguntzeaz gain, […]
2016-02-26

Garapenek Hazilan Proiektua abiarazi du, euskadiko gazteentzako 5.000 enplegu sortzeko helburuarekin

Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera, horien artean Iraurgi Lantzen, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri du abian, 2016-2021 aldian gazteentzako 5.000 enplegu sortzeko helburuarekin, eta horietatik % 55 emakumeentzat izango dira. Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko […]
2016-02-22

Martxan da Urola Erdian berrikuntza soziala eragiteko Urberritzen prozesua

Abian da Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziaren (Iraurgi Berritzen agentziaren) Urberritzen proiektua. Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyarrekin elkarlanean egin da proiektua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Otsailaren 18an egin zuten proiektua aurkezteko saioa, eta orduan azaldu zituzten proiektuaren lan-ildo nagusiak: Batetik, eskualdeko 6 egitasmo ebaluatuko dira Elhuyarrek garatutako tresnaren bitartez. Hala, […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia