2016-02-22

Irekita Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Nazioartekotze Beketan izena emateko epea

Gobernu-kontseiluak Nazioartekotze Beken deialdia onartu du, beraz, aurten ere ireki da Eusko Jaurlaritzaren beka hauetan izena emateko epea, eta gehienez ere, 100 Nazioartekotze Beka emango dira, onuradunak unibertsitateko goi-mailako titulazioa duten 30 urtetik beherako gazteak izango direlarik. Eusko Jaurlaritzak duela hogeita hamar urtetik modu jarraituan mantendu duen programa bat da, eta 1.000tik gora pertsona prestatu […]
2016-02-16

Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Iraurgi Berritzenek Urberritzen proiektua aurkeztuko du

Iraurgi Berritzenek, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyarrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Urberritzen proiektua jarri du martxan. Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeetako gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea. Proiektua urtarriletik ekainera bitartean garatuko da. Urtarriletik maiatzera bitartean eskualde bakoitzak bere […]
2016-02-12

Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin bi formazio programa abian jartzeko hitzarmena sinatu du

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatutako lankidetza akordioa aurkeztu zuten otsailak 5ean, helduentzako bi prestakuntza programa garatzeko: Kultur aisia Unibertsitatean eta Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea. Gipuzkoan herri bakarra da Azpeitia horrelako hitzarmen baten bidez bi programa horiek abian jarriko dituena. Bi programa hauek Deustobidek, Deustuko Unibertsitateko Herritartasun Eskolak […]
2016-02-11

2015ean Azkoitia eta Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan jasotako kontsulta eta erreklamazioak

2015.urtean zehar 482 Kontsulta eta 204 erreklamazio bideratu ditu. Aurtengo datu hauek aurreko urteko datuen oso antzekoak dira, bakarrik aurten 5 kontsulta gutxiago jaso dira eta aldiz 2 erreklamazio gehiago. Kontsultatan urtero bezala, nabarmena da telefonoa eta gasa / argindarra arloekin erlazionatutakoak direla gehienak. Bestalde komertzioa dugu aurten kontsulta kopurua gehien igo duen esparrua, izan […]
2016-02-04

Iraurgi Berritzen Sare Kontseilua, 2016an prest...

Iraurgi Berritzenek, Enpresa, Ikastetxe eta Udalak elkarlanean garatzen duen elkarlan sare publiko pribatua da, eskualde mailako elkarlan proiektuak garatzen dituena. Pasa den urtarrilak 27an bildu dira Sareko Kontseilukideak 2016 urtean Urola Erdian esparru desberdinetan garatuko ditugun lan lerro eta proiektuak konpartitzeko, proposamenak kontrastatu eta egitasmo desberdinak baloratzeko elkarrekin. Enpresa arloan, Ikasi, Hornitu, Enprestuz eta Munibe […]
2016-01-21

UROLA KIDEtuz. Urola bailarako egur eta altzari sektorearen lankidetza sarea

UROLA KIDEtuz proiektua Urola bailarako hiru garapen agentzien artean landu dugun proiektua da (Uggasa, Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartea). 2013an hasi eta 2015ean amaitu dugu. Helburua izan da bailara osoan pisu nabarmena duen egur eta altzarien sektoreko enpresen arteko lankidetza bultzatzea eta merkatu dibertsifikaziorako aukera berriak sustatzea. Urola bailarak tradizio handia du egurraren […]
2015-12-18

Iraurgi Berritzenek, 2016an eskualdeko enpresetan berrikuntza proiektuak garatzeko finantziazio garrantzitsua lortu du, GFAren aldetik

Iraurgi Berritzenek, ohikoa duen bezala, eskualdeko enpresa ordezkarien eskutik identifikatu ditu garatu beharrezkoak diren lehentasun estrategikoak enpresen berrikuntza sustatzeko. Helburu hauek garatu eta inplantatzeko proiektu proposamen erlazio bat diseinatu eta aurkeztu ditu ekintza lerro desberdinekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Sustapen Ekonomiko, Landa Garapen eta Lurralde Oreka Departamentuaren “Gizarte Mailan Erantzulea den Lurraldea ” eta “Enpresen Lankidetza […]
2015-12-18

Herrialde Jardunaldia: Maroko-Aljeria. 2015eko Nazioartekotze Plangintzaren azkeneko ekintza

Joan den abenduaren 16an, “Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria” izenburupean ikastaro bat burutu zen, Iraurgi Berritzenek antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Hizlaria Amaia Ferro izan zen, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria. Bertan, Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontutan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ikusi ziren, hala nola, herrialde horietako hainbat […]
2015-12-01

Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du “Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria” izenburupean

Ikastaro hau Abenduaren 16an izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara eta eskualdeko enpresei zuzentzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik diruz lagundutako ikastaroa da eta plaza kopuru mugatuak izango ditu. Krisiak, Europako merkatu tradizionalak ere jo ditu eta enpresa askok merkatu europarretik kanpora irten beharra ikusi dute. Baina merkatu berri hauekin lan egitea zailagoa […]
2015-11-26

Muntaia Mekanikorako Lan Eskaintza eskualdean

Urola Kostan dagoen Makina Erraminta arloko enpresak, Muntaia Mekanikorako langileak behar ditu bere Azpeitiko Manufacturing plantarako. Horretarako, langabetuei zuzenduriko lan konpromisodun ikastaro bat antolatu du (350 ordukoa) IMHrekin elkarlanean eta Lanbidek subentzionatuta. Ikasleen %60a minimo kontratatua izango da, praktika epealdiaren ondoren. Ikastaroa abenduak 18an hasiko da. Betebeharrak: 26 urtetik behera Erdi mailako fabrikazio mekaniko edo […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia