2014-03-14

Urola Erdiko sustapen ekonomikorako estrategia bat adostu dute udalek eta alderdi politikoek

Azpeitiko eta Azkoitiko udalek eta horietan ordezkatuta dauden zenbait alderdi politikok (Bildu, EAJ, Hamaikabat eta PSE-EE) Urola Erdiko sustapen ekonomikorako oinarriak bermatuko dituen estrategia bat adostu dute. Akordio politikoaren berri ostiral arratsaldean, martxoaren 14an, egindako agerraldian eman zuten. Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria (Bildu),  Azkoitiko alkate Pello Bastarrika (Bildu), Azpeitiko EAJko zinegotzi Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko Hamaikabateko  zinegotzi […]
2014-02-10

Iraurgi Berritzenen zerbitzuak Azpeitian eta Azkoitian otsailetik aurrera

2014ko otsail erditik aurrera, Iraurgi Berritzenen zerbitzuak bi herrien artean konpartitzen hasi dira, herritarrengandik gertuago egoteko asmoz. Ondorioz, Ezagutza Sarearen baitan antolatzen ditugun lan bilera eta ekimen desberdinak ere bi herrietan konpartitzen hasi gara. Horrela, lan talde batzuk Azkoitia topagune izaten mantenduko dute eta beste batzuk Azpeitian antolatzen hasi dira. Harremanetarako, jarraian dituzue bi eraikinetako […]
2014-02-01

Bisit Ekin Proiektua

Proiektu honen helburua, eskualdeko enpresei balio erantsi estrategikoa ematea ahalbidetuko duen elkarlan proiektuak exekutatzea izango da, aditu teknologikoen babesarekin: produktu edo merkatuen dibersifikaziorako, bai prozesu produktiboen berrikuntzarako, bai barneekintzailetasuna sustatzeko negozio aktibitate berriekin. Azken helburua, eskualdeko egoera ekonomikoa indartzea da, biztanlegoaren baldintza sozioekonomikoetan eta bizi kalitatean eragina izan dezan. Gaur egun elkarlanerako interes arlo eta […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia