Iraurgi Berritzenen Enplegu eta Orientazio zentruen jarraipena. Txertatu Merkatuan Programa

2016-09-02

Iraurgi Berritzenek, Azpeiti eta Azkoitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Lanbiderekin elkarlanean Enplegu eta Orientazio zerbitzuak berriz jarri ditu martxan. Zerbitzuak doakoak dira eta eskualdeko langabetuei eta langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian dauden langileei zuzentzen dira.

Horretarako, Maialen Ituarte edo Maite Etxezarreta-rekin jar zaitezkete harremanetan enpleguzentroa@iraurgiberritzen.eus edo orientazioa@iraurgiberritzen.eus emailetara idatziz. Nahi izanez gero, telefonoz deitu dezakezue 943026069 (Azpeitia) edo 943083469 (Azkoitia) zenbakietara.

Harremanetarako datuak

  • Langabezian bazaude, 17-30 urte eta erdi mailako titulo bat edo Batxilergoko tituloa badituzu, TXERTATU MERKATUAN da zure AUKERA

Aldi berean, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programa jarriko du martxan. Prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 17- 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Bertan izena emateko epeak oraindik zabalik jarraitzen duela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Horretarako Sandra Fernandez-ekin jar zaitezke harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia