Berriak
2016-04-05
Irekita Hazilan Programan izena emateko epea
Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri du abian. Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) laneratzeko proiektua da Hazilan. Kolektibo horrek, prestakuntza-maila handia badu ere, zailtasun handiak ditu lan-merkatuan sartzeko, […]
2016-03-23
Hornitu proiektua abian da, eskualdeko aktibitate ekonomiko industriala indartzeko helburuarekin
Proiektu honen helburu orokorra, Urola Erdiko aktibitate ekonomiko industriala indartzea da, enpresa hornitzaile eta traktoreen elkarlanaren bitartez, enpresen garapena sustatuz. Eskualdeko 8 enpresa traktore eta 25 enpresa hornitzaile partehartzen ari dira bertan. Proiektu honen bitartez honako helburu eta lan lerroak ari gara garatzen eskualdeko enpresa industrialetan: Enpresa traktoreen hornidura beharren estaldura: Urola Erdiko enpresa traktoreen […]
2016-03-23
Euskadiko Inaziotar Bideko Udalerrien I bilera, Azpeitia 2016 Martxoak 3
Martxoak 3an Azpeitiko Udaleko pleno aretoan Inaziotar Bideak Euskadin zeharkatzen dituen udalerrietako Alkateak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundietako eta Manresako Udaleko ordezkari gorenekin batera, bilera bat burutu zuten. Bilera honen helburua Inaziotar Bidearen garapen, dinamizazio eta sustapena helburu, udalerrien sare bat sortu eta martxan jartzeko aukerak aztertzea zen, lehenaz gain erakunde publiko desberdinek […]
2016-03-23
Programazioa eta Robotika lantzen Urola Erdiko Ikastetxeetan
Iraurgi Berritzenen sarean kokatzen den ikastetxeen mahaiak, eskualdeko 5 ikastetxeek osatua, programazioa eta robotika landu ditu Urtarrila eta Otsailean zehar. Honetarako, eskualdean abian den egitasmo baten laguntza izan du ekimenak, jolastek proiektua. Joan zen urtean, teknologia irakasgaiko irakasleekin egin ziren bilera ezberdinetan, ikastetxe ezberdinetako mintegiek teknologia berriak heuren irakaskuntza planetan txertatzeko zituzten zailtasunak hauteman ziren. […]
2016-03-22
Ekonomia Sustapen Plana 2015
2015. urtean ere, abian jarri da sustapen plana. Sustapen planaren helburua, eskualdean sortu diren enpresa eta egitasmoak laguntzea izan da. Orokorrean, 3 laguntza lerro nagusi egon dira, lehendabizikoa langabetuei zuzendua, bigarrena ekonomia sozialeko ekimenei eta hirugarrena, eskualdearentzat estrategikoak diren egitasmoei. Guztira jaso ditugun eskaerak, 49 izan dira eta gehiengoa langabetuek sortutako enpresak laguntzera bideratua egon […]
2016-03-21
Erosketa Sareak
Online erosketak dira azkeneko urte hauetan gehien hazi diren merkataritza modalitatea, eta bereziki aipatzekoak dira “Erosketa-sareak”. Horrelako web-orrialde hauetan deskontua duten edozein produktu edo zerbitzu aurkitu ditzakezu. Deskontu horiek lortzeko erregistratzea eskatuko dizute, normalean zure izen-abizenak, korreo elektronikoa eta pasahitz batekin nahikoa izaten da, erosketaren bat egitea nahi baduzu, beste datu pertsonalak ere eskatuko dizkizute. […]
2016-03-21
Adimen Lehiakorra lehiakortasuna hobetzeko baliabide moduan
Adimen Lehiakorra enpresen oinarrizko kudeaketa erreminta bezala kontenplatzen da, egungo ingurune aldakor honetan beharrezkoa baita aldaketa seinaleak, aukerak eta arriskuak identifikatu ahal izateko, eta enpresen balio katea, merkatuan duten posizionamendua nahiz beren lehiakortasuna hobetzera bideratutako erabakiak hartu ahal izateko, garaiz eta ongi informatua egotea. Iraurgi Berritzenetik, eta Tecnaliarekin elkarlanean, enpresei zuzenduriko jardunaldi bat ospatzea aurreikusten […]
2016-03-21
Iraurgi Berritzenek hainbat ikastaro antolatu ditu Azpeitia eta Azkoitian lana bilatzen ari diren pertsonentzat
Martxoan zehar “Lana bilatzeko kanalak” izenpean bi ikastaro antolatu dira. Lehenbizikoa, martxoaren 18an (ostirala) izango da Azpeitian. Bestea berriz, martxoaren 22an, (asteartea) Azkoitian. Ikastaro hauen helburua: Lan poltsetan izena eman, autokandidaturak egin, enpleguko orrialdeetan alta eman, sare sozialak ezagutu eta enplegua bilatzeko kanal gehiagoren berri izatea. Apirilean “Helburu profesionalak” lemapean beste bi ikastaro antolatu dira. […]
2016-03-15
MEC 2016. Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntzak
Eusko Jaurlaritzak, Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen Diru Laguntza programa argitaratu berri da eta eskaera epea, Martxoak 4tik, Uztailak 15era irekita egongo da. Diru laguntzaren onuradunak negozio bolumen aldetik, jarduera nagusia merkataritzan duten enpresak izango dira, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean. Diru laguntza hauek bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte; alde batetik […]
2016-03-09