Berriak
2025-11-03
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2025-10-29
13 Ekoizpen Arduradun, Adimen Artifiziala-ren erronka partekatzen ORMOLA enpresan
Industria
13 enpresetako 15 Ekoizpen Arduradun elkartu gara ORMOLA enpresan Iraurgi Berritzen-en koordinazio eta Mondragon Unibertsitatea-ren dinamizaziopean. Lan dinamikak, Ormola-ren esperientzia ezagutu, MUko adituekin ideiak trukatu eta fabrikazioan AAren aplikazioari buruzko klabe zehatzetan sakontzeko balio izan du. Adimen artifizialak fabrikazio prozesuetan izan dezakeen inpaktuaren inguruan eztabaidatu da, espazio informalean errealitatean dituzten egoera desberdinak elkarrekin partekatuz. Sareko enpresen artean sentsibilizaziorako, kapazitaziorako, konfiantzazko harremanak sendotu eta […]
2025-10-27
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2025-10-24
%7 da Urola Erdiko langabezia indizea Iraila amaieran
Tokiko Garapena
Urola Erdian, 2025eko Iraila amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.152 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Iraila amaieran %7,0an kokatu da. Aldiz, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %7,8 eta %9,6an kokatu dira. Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,4 eta %8,7 da gizonezko eta emakumezkoen indizea […]
2025-10-23
Pertsonen kudeaketa: estrategiaren ardatzetan
Enpresa
10 enpresetako Pertsona Arduradunak elkartu gara Iraurgi Berritzen-en koordinazio eta OPE -ren dinamizaziopean. Kasu errealen analisitik abiatuta, ikuspegi zein esperientzia desberdinak partekatu dituzte enpresek elkarrekin lan talde desbedinetan. Plantetu diren galderen artean… Zein rola dugu estrategian? – Nola txertatzen dugu estrategia egunerokoan? – Nola barneratzen dugu antolaketan? Sareko enpresen artean sensibilizaziorako, kapazitaziorako, esperientziak partekatu, konfidantzazko harremanak sendotu eta elkarrekin ikasteko […]
2025-10-21
Ikastetxeen arteko esperientzien elkartrukea izango du jomuga ZIMAT Urola Erdian 2025/26 proiektuak
ZIMAT
Eskualdeko 5 ikastetxeek elkarrekin “ZIMAT Urola Erdian 2025/26” proiektuaren baitan landuko dituzten ekintza nagusiak adostu dituzte Urriak 17 ostiralean. Lan taldeak, besteak beste, ikastetxeen arteko esperientzien elkartrukea nabarmendu du aurtengo ikasturteko ardatz nagusitzat, eta hiru lan-saio tematiko egitea erabaki du: Teknologia mintegien arteko topaketa: “Teknologia” irakasgaia ematen duten irakasleei bideratua. Ikastetxeetako laborategien kudeaketari buruzko lan […]
2025-10-21
Re-Think Industry 2025: Gipuzkoako ETE industrialak etorkizunera begira
Enpresa
Azaroaren 12an, Kursaal jauregian, ospatuko da Re-Think Industry 2025 kongresuaren laugarren edizioa, Gipuzkoako ETE industrialen topagune nagusia bilakatua dena, berrikuntza, lehiakortasuna eta trantsizio berrien inguruan hausnartzeko helburuarekin. “Etorkizuneko industria gaur eraldatzen” lelopean, jardunaldi honek ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko gune bat eskainiko du, industria-sektorearen eraldaketa eta lehiakortasuna sustatzeko asmoz. Kongresua Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen […]
2025-10-20
Langabetuentzako ziurtagiri profesional berriak abian ElkarEkin Lanean 2025-2026 proiektuaren baitan
Enplegua
Urola Erdiko langabetuentzat prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko aukerak zabaldu dira urrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duen ElkarEkin Lanean IV 2025-2026 proiektuaren esparruan bi ziurtagiri profesional berri abiatuz: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta eta Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa. Iraurgi Berritzenek, Enplegu Arlotik, azken urteetan Urola Erdiko enplegua sustatzeko eta langabezia murrizteko ekintza-lerro ezberdinak garatu ditu, eskualdeko […]
2025-10-20
Pentesting eta ahulguneen azterketa hizpide, eskualdeko IT arduradunen taldearen topaketan
Enpresa
Iraurgi Berritzenek eta ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak antolatutako lan-saioan, ahulguneen azterketa, pentesting-a eta industria enpresetako esperientzien partekatzea izan ziren ardatz nagusiak. Urola Erdiko industria enpresetako IT arduradunak atzo goizean elkartu ziren Basazabal jauregian (Azpeitia), Iraurgi Berritzenen Industria arloak eta ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak elkarlanean antolatutako saioan. Lan-saio honen helburua ahulguneen azterketaren zergatia eta zertarakoa ulertzea, tresna eta […]
2025-10-20