2020-06-26

Enpresei zuzenduriko ekintzak Covid-19 krisi egoeraren Kudeaketarako

Covid-19ak sortutako krisi egoerari gertuko jarraipena egiteko, IBren eskutik Enpresa Guneako ordezkariekin eta eskualdeko hiru udalekin (Azpeitiako Udala, Azkoitiko Udala eta Zestoako Udala) hainbat bilera ospatu dira, egoeraren diagnostikotik abitatuta, aukerak aztertu eta neurri eta ekintzak abian jartzeko. Hauen artean, aipatzekoak dira abian dauden ekintzak: Diru Laguntzen bitartekaritza. Erakunde desberdinetatik abian jarritako diru laguntzen bitartekaritza […]
2020-06-24

Enplegu Zentroko eta Orientazioko zerbitzu presentzialak martxan

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du, Enplegu Zentroko eta Orientazioko aurrez aurreko zerbitzuak, ekainaren 8tik berriro ere martxan daudela. Enplegu Zentroak, ohikoa den bezala, hurrengo arloetan kudeaketa eta laguntza eskainiko dizkie enpresa, erakunde eta erabiltzaileei: Eskualdeko lan eskaintzen kudeaketa eta www.urolanprest.eus webgunean argitalpena eta difusioa. Hautagaien kudeaketa. Lan-eskaintzei buruzko informazioa eta lan-eskaintzetan […]
2020-06-23

Esperientziak partekatu eta erronkez hausnartzeko lan bilera egin du “Hezkuntza Guneak”

Iraurgi Berritzenen eragile sarearen baitan, Hezkuntza Guneak -DBH eta BHI mailan eskualdeko ikastetxeek osatzen duten lankidetza gunea- Ekainak 19 ostiralean bilera telematikoa egin zuen. Lan bilera, batez ere, azken asteetan ikastetxe ezberdinek bizi izan duten egoera partekatu eta aurrera begira izango dituzten erronkez hausnartzeko erabili zen. Besteak beste, azken asteetan garrantzizkoak izan diren digitalizazioa, barne […]
2020-06-18

Urola Erdiko Industria Covid 19aren testuinguruan

Covid-19ak sortutako krisi egoeraren hasieratik Urola Erdiko enpresa industrialen gain izaten ari den eraginaren jarraipen estua ari da egiten Iraurgi Berritzen. Maiatzak 18 eta Ekainak 8 bitartean, industriaren egoera azterketa bat burutu du, eskualdeko 163 enpresa industrialei luzatutako galdeketa berezi baten bidez. Enpresen aldetik jasotako erantzunen kopuruak, industriak eskualdean sortzen duen enpleguaren %65 inguru osatzen […]
2020-06-12

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako merkatariak elkarturik, herrian kontsumitzea eskertuz

Merkataritza
Eskualdeko merkatarien arteko elkarlanetik sorturiko kanpaina baten baitan, 200 erosketa karro zozkatuko dira Bertan, Herrixen eta Zestoa Zuretzat elkarteetako saltokietan erosketak burutzen dituzten bezeroen artean. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Udalek, Merkatari Elkarteek, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak, Urola Erdiko Merkataritza Mahaia bezala ezagutzen den lan-taldea osatzen dute. Mahai honen helburua, eskualde […]
2020-06-05

Agentziaren zerbitzuak presentzialki martxan ekainaren 8tik aurrera

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du zerbitzu presentzialak (Enplegu Zentroa eta Orientazio, Ekintzailetza zein Turismo zerbitzuak) berriro martxan jarriko direla ekainaren 8tik aurrera, ohiko ordutegian. Garrantzitsua da jarraian zehazten den protokoloa jarraitzea: Hitzordua eskatu beharko da. (943851100-943026069). Bulegora pertsona bakarra joango da, eta ez ezarritako ordua baino 5 minutu lehenago. Ezinbestekoa […]
2020-05-22

Enpresa Gunea eta eskualdeko udalak elkarlanean

Urola Erdiko Enpresa Gunea -eskualdeko sektore eta tamaina desberdinetako 10 enpresak osatua- bildu zen pasa den maiatzak 14ean, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako alkate eta udal ordezkariekin, Covid 19 krisi egoerak, enpresetan izaten ari den eragina aztertzeko eta aurrera begira, ehun industrialak dituen erronka eta beharrak azaltzeko. Bileran partehartzaileek egindako azalpenen arabera, industrian aktibitatearen jeitsiera nabarmena […]
2020-05-13

Iraurgi Berritzenek Turismo Teknikaria behar du

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza agentziak, Turismo Teknikaria behar du. Funtzioak: Turismo arloko jardueratik sortzen diren beharrei erantzuna ematea bi esparrutan: Turismo Bulegoa: Bisitarien harrera, arreta eta informazio zerbitzua. Marketing turistikoa: Produktu turistikoen garapenean eta jomugaren sustapenean asistentzia teknikoa. Ezinbestekoa: Prestakuntza: Turismo Gradua, Historia, Humanitateak enpresa edota Humanitateak Komunikazioa / Turismoko Goi Mailako […]
2020-04-30

Agentziak birutualki jarraitzen du lanean ohiko zerbitzuak eskainiz

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziatik gogora arazi nahi da, nahiz eta aurrez-aurreko arretarik ez eskaini, birtualki lanean jarraitzen duela. Erakundeko profesional taldeak normaltasun osoz jarraitzen du lanean, eta herritarren zein eragileen eskura jarri du arreta telefonoa (943-85 11 00), 08:00etatik 14:00etara. Horrez gain, gogoratzen du edozein zalantza argitzeko www.iraurgiberritzen.eus webgunera edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera jo […]
2020-04-02

Bertan/Herrixen/Zestoan geunden, gaude, egongo gara

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Merkatari Elkarteek, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziarekin batera mezu hau helarazi nahi dute: Covid-19ak sortu duen alerta egoera dela eta, herriko saltoki batzuk itxi beharra izan dute. Pentsa autónomo batentzat zer den hau. Bere ogibidea dena ixtea. Baina herritarren Osasuna lehenetsita inolako trabarik ipini gabe halaxe egin dute. Denon onerako. Dendako ateak […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia