TICKETBAI aurkezpena Urola Erdiko enpresei zuzenduta (On Line saioa)

2021-05-19

Iraurgi Berritzen-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuna eta Finantza arloarekin lankidetzan, datorren maiatzaren 20an, 15:00etan, Urola Erdiko enpresei zuzenduta, TICKETBAI proiektua aurkezteko on line saioa antolatu du.

Hiru Foru Ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da, TicketBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek baldintza tekniko batzuk betetzen dituen fakturazio-software bat erabili beharko baidute.

Gure sistemak TicketBAIra nola egokitu jakiteko eta ezarpen-betekizunen oinarrizko ildoak ezagutzeko, Maria Del Coro Pereiro Zabala, Estrategia Teknologikoko zuzendari orde nagusiak eta Luis Javier Irastorza Letamendia, Zerga Transformazio Teknologikoko Zerbitzuko buruak, zer den eta zergatik TicketBai, nori eragiten dion, zer egin behar den TicketBai betetzeko, nola funtzionatzen duen, nortzuek bete beharko duten obligazioa, arauketa eta ezaugarriak, egutegiak, arau-hausteak, kenkariak, etab., azalduko dute.

Enpresa interesatuek jvalverde@iraurgiberritzen.eus helbidera idatziz eman beharko dute izena. Ondoren, izena emandako pertsona partehartzaileei, on line saiorako lotura bidaliko zaie bertan parte hartzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia