2020-03-21

Azpeitiko Udalak COVID-19 birusak eragindako kalte ekonomikoei erantzuteko 600.000 euroko dirulaguntza lerroa martxan jarri du

Espainiako Gobernuak alerta egoera deklaratu ondoren, Azpeitiko Udalak 600.000 euroko dirulaguntza lerroa zabaltzea erabaki du. Koronabirusaren aurrean hartutako neurriek sortutako ondorioak konpentsatzeko eskainiko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, haurren nahiz dependentzia duten herritarren zaintzarako eta saltoki txikien, ostalaritza establezimenduen nahiz antzekoen itxierak eragindako kalte ekonomikoen eragina gutxitzeko banatuko ditu laguntzak erakundeak. Udalak jakinarazi duenez, gainerako […]
2020-03-21

Enpleguko arreta presentziala eten egin da baina telefonoz edota emailez erantzungo da

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Sailetik jakinarazten da aurrez aurreko arreta ematen ez bada ere, telefonoz edota posta elektronikoz erantzungo dela. Harremanetarako: Orientazio Zerbitzua – 688 758 494 (Maite) orientazioa@iraurgiberritzen.eus Enplegu Zentroa – 688 759 590 (David) enpleguzentroa@iraurgiberritzen.eus Hazilan Programa, Praktikak / KAP eta Lehen Aukera – 688 873 589 (Sandra) sfernandez@iraurgiberritzen.eus
2020-03-18

Covid-19 birusak eragindako kalte ekonomikoei erantzuteko instituzio publiko ezberdinen diru laguntzen gestioan lagunduko du Iraurgi Berritzenek

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazi duenez, erakunde publikoek (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia edo beste erakunde batzuk) COVID-19 birusak eragileengan sortu dituen ondorioak konpentsatzeko diru-laguntza lerroak argitaratu bezain laster, horien berri emango da, Agentziak abian dituen komunikazio kanalak eta lankidetza sareak erabiliz. Diru laguntza hauen kudeaketarako edo beste edozein […]
2020-03-17

Iraurgi Berritzenek ERE/ERTE egoeran dauden langileei Lanbiden langabezia-prestazioa kobratzeko beharrezko diren tramiteak egiten lagunduko du

Iraurgi Berritzeko Enplegu Sailetik jakinarazten da, ERTE/ERE egoeran dauden langile guztiek langabezia-prestazioa jasotzeko Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa ALTAN egon behar dutenez, laguntza-zerbitzu bat eskaintzen duela tramite horiek egiteko. Aurretik LANBIDEn izena emanda dauden pertsonak, Mi Lanbidenet-en bitartez bere egoera Bajatik Altara alda dezakete, baina inoiz izena eman ez dutenek honako estekan eskuragarri dagoen formularioa bete behar […]
2020-03-13

Covid-19 birusa dela eta osasun-larrialdiaren aurrean hartutako neurriak

Euskadin osasun-larrialdia dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazteko asmoz, IRAURGI BERRITZEN Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du pasa den martxoaren 13tik (ostirala) aurrera, eta berriz ere adierazi arte, ezin izango duela aurrez aurreko arretarik eman Azpeitiko eta Azkoitiko bulegoetan, eta gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituela Azkoitiko egoitzan 8:00- 14:00 ordutegian. Hala ere, erakundeak bere […]
2020-03-06

Industria 4.0aren inguruko Gosari Teknologikoak abian dira

IRAURGI BERRITZENek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Gosari Teknologikoak: IKASIZ 4.0 antolatu ditu Martxoak 5ean hasi eta Maiatzak 7 bitartean, Azpeitiako Basazabal Jauregian honako bi helburu nagusirekin: Alde batetik Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez, IKASIZ proiektuarekin jarraitu, non bere helburua den eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, eta praktika onak partekatzea, elkarren […]
2020-03-04

Eskualdeko ikastetxeek aurrezte energetikoa sustatuko dute “Entzun energiaren ahotsa” egitasmoaren bidez

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Urola Erdiko Energia Mahaiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eraikin publikoetan energia aurreztea helburu duen “Entzun energiaren ahotsa” kanpainarekin bat eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak sustaturiko eta Iraurgi Berritzenek koordinatzen duen Euronet 50/50 proiektu europarrarekiko hitzarmena sinatu dute. Ekimena aitzindaria da eskualdean, eta dagoeneko Europa osoko 500 ikastetxetan baino gehiagotan egin da, […]
2020-02-28

Urola Erdiko Enpresa Guneak urteko lehen bilera ospatu du Goierri Valley gonbidatuz

Otsailak 27an, bildu dira Enpresa Guneako kideak, eskualdeko enpresa ordezkarien gunea. Bertan 2020ko ekintza planaren jarraipena eta lan lerro berrien inguruko erabakiak hartu dira. Aurten, perfilen araberako lan talde berriak jarriko dira abian, ezagutza eta harremanak konpartitzeko arlo espezifikoetan, eta honez gain, Ikasiz proiektua indartuko da arlo teknologikoan (Gosari teknologikoak) eta gestio aurreratuen inguruan, esperientzi […]
2020-02-25

Eskualdeko eskaintza turistikoa Navartur Turismo azokan Iraurgi Berritzenen eskutik

Otsailak 21 eta 23 bitartean burutu da Iruñeako Baluarten NAVARTUR nazioarteko turismo azoka. Urola Erdiako eskaintza turistikoa ezagutzera ematen izan dira Iraurgi Berritzeneko Turismo saileko lankideak. Berrikuntza eta garapen agentziak Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo sailarekin sinatuta daukan lan hitzarmenaren baitan gauzatu ahal izan da sustapen eta merkaturatze ekintza hau.
2020-02-20

Goi Mailako Ziklo desberdinetako ikasleak bailarako errealitatea gertutik ezagutzen

IZARRAITZ LANBIDE HEZIKETA-ko hainbat ikaslek bailarako enpresa desberdinetako prozesuak gertutik ezagutzeko aukera izan dute Agenda 21 proiektuaren baitan. IB Harremanak markoan kokatzen dira bixita hauek, aurrera begira hezkuntza eta bailarako eragile sozioekonomikoen arteko harremanak indartzera bideratutako Iraurgi Berritzen-en estrategian hain zuzen. Erdi mailako eta Goi Mailako Mekanikako Zikloko 2.mailako 15 ikasle inguruk ALBERDI MEK. enpresa […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia