Ekintzailetzan diharduten eragileen hausnarketa prozesua abian da, ekintzaileentzako eskualde erakargarri baten inguruan

2020-11-23

Eskualdean zuzenean edo zeharka, ekintzailetzan diharduten eragileak, ekintzaileentzat eskualde erakargarri bat sortzeko behar diren osagaien inguruan hausnarketa prozesua abiatu dute.

Prozesu honetan, parte hartzen ari diren eragileak honakoak dira; Izarraitz Lanbide Heziketa, URKOME, BIC Gipuzkoa, TKNIKA eta Iraurgi Berritzen.

Lehendabiziko lan saioa, atzo ospatu zuten, azaroak 19 eta bertan oinarri harturik, ekintzailetza ekosistema batek dituen elementuak, kontestu ideal baten argazkia sortu zuten bakoitzaren ezagutza eta ekarpenetatik.

Abiatzen diren prozesu guztiak bezala, erronka ugari dituztela ohartu ziren eta beraz elkarlanerako eta sorkuntzarako aukerak ere bai. Ekintzailetza arlotik eskerrrak eman nahi zaizkie bertan parte hartu zuten guztiei.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia