Ikasturte hasieran lehenetsitako lan ildo amankomunen jarraipena egin eta dagozkion balorazioak zein egokitzapenak egin dituzte.
Elkarlanean lantzen ari diren lan ildoak:
- IKASIZ Ikastetxeak proiektua. Sentsibilizazio nahiz kapazitaziora bideratura espazio kolektibo zein banakakoen sorrera.
- Ikastetxeak Saretzen proiektua (IB Harremanak). Ikastetxeen eta eskualdeko eragile desberdinen arteko harremanak indartzera bideratutako dinamika eta espazioak sortzen jarraitzea.
Martxan diren proiektuen jarraipena:
Elkarrekin Eraikitzen (Ikasleek eskualdeko eragile sozioekonomikoekin harreman zuzenak, elkarrizketak).
- ZTIM Urola Erdian (Zientzia eta Teknologia proiektuen garapena, ZTIM profesionalekin harremanak sustatuz).
- Gerolan Orientazioa proiektua (Ikastetxeetako orientazio planak aberastu; orientazio ekintza eta bisita zehatzak garatuz eragile ordezkari desberdinekin).
- Izan Ekintzaile proiektua (Ekintzailetasunaren oinarrizko kontzeptuak landu ikasleekin, ekintzaile errealekin harremanak sustatuz).
Proiektu bakoitzaren jarraipen operatiboa egiteko proiektu bakoitzak bere lantaldea du, ikastetxe bakoitzeko ordezkaritzarekin.