Enpresa Partaidetza esperientziak Urola Erdian sustatzen

2016-05-17

Azken urteotan Urola Erdian nabarmena izan da krisi ekonomikoaren eragina, ondorioz eragin negatiboak antzeman direlarik enpleguan, enpresa lehiakortasunean eta baita lan-gatazka zein gatazka sozialak ere.

Beste lan lerro batzuen artean, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Enprestuz proiektuaren baitan eta Dinamikak zein B+I Strategyrekin elkarlanean, Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko enpresekin lanean dihardu enpresa partaidetzaren testuinguruan, egoera eta behar desberdinen ondorioz, bertan lanean diharduten langileen artean partehartze prozesuak sustatuz.

Horregatik, datorren asteartea, Maiatzak 24, Azkoitiko Intsausti Jauregian 15:00etatik 17:00etara izango den ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu enpresa guztiei, Iraurgi Berritzenen bitartez bultzatu diren eta Urola Erdiko enpresa txiki batzuk aurrera eraman dituzten hainbat partehartze prozesuetako esperientzi eta bizipenak zuzenean ezagutzeko helburuarekin; esaterako, Berritek SL, Ekintza Lantegia SA, Kimu-Bat SLL, Tecnicur Curvados y Mecanizados SLL, eta Iraurgi Beritzenen berak landutakoak, protagonistekin partekatuz “zergatiak” eta “nondik norakoak”.

Informazio gehiago edo izena emateko jvalverde@iraurgiberritzen.eus zein iabarisketa@iraurgiberritzen.eus helbideetan, edota 943 026069 telefonoan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia