Formakuntza dualerako akordioa Deustuko Unibertsitatearekin

2019-10-24

Iraurgi Berritzen eta Deustuko Unibertsitateak formakuntza duala martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute.

Unibertsitatea eta empresa gerturatzeko testuinguruan ulertzen da hitzarmen hau, non ikasleak bere formazioaren baitan enpresetan denbora jakin batean proiektu desberdinak garatuz konpetentziak bereganatzea duen helburu, enpresarentzako baliagarria den proiektu bat garatzen duen bitartean.

Kasu honetan, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen kanpuseko Gizarte eta Giza zientzien fakultatean Turismoko gradua ikasten ari den ikasle batek sei astetan Iraurgi Berritzenen proiektu bat garatzen egingo du lan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia