FrankiNorte frankizien eta negozioen aretoak V.edizioa ospatuko du irailaren 14an, Bilboko Yimby eraikinean

2017-06-20

Irailaren 14an FrankiNorte frankizien eta negoizioen aretoak V.edizioa ospatuko du Bilboko Yimby eraikinean, Ercilla Kalea, 24-1 (Moyúa Plaza).

Aretorako sarrera doakoa da eta izena emanez gero, eraikineko informazioa jaosko duzu. Gainera, nahi izanez gero, erakusmahaiko enpresekin hitzordua hartu ahal izango duzu, zure agenda antolatzeko, baina hori ez da beharrezkoa izango irailaren 14ko bisitarako.

Zabalkuntza prozesuan dauden frankizia berriak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango duzu. Aretoko formatua ekintzaileei, enpresariei eta inbertitzaileei zuzendua dago, beti ere FrankiNorte aretoko visitan zehar zure intereseko marka parte-hartzaileen informazioa jasotzea erraztuz.

Finantzazioaren eta negozio bat martxan jartzearen informazio eta aholkularitza jasoko du bertaratzen denak. Negozio bat martxan jartzea nahi duten edota autoenplegua lor nahi duen orori dago zuzenduta.

FrankiNortera gerturatzen direnek eskaintza komertzial berrien abaniko zabala izango dute: hostalaritza, moda eta gehigarriak, edertasuna eta kosmetika, bidaia agentziak, telekomunikazioak, autoeskolak…

Aretora sarrera doakoa da eta http://frankinorte.com/visitantes.php web orrian eman daiteke izena. Horrez gain, erakusmahaiko enpresekin hitzordua har dezakezu.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia