Gazteen orientazio akademikoa indartzen. GEROLAN Proiektua

2025-01-21
Gerolan Hezkuntza

300 ikasle inguruk, 35 eragile sozioekonomikoren errealitatea ezagutzeko aukera izango dute interes taldetan banatuta.

 

Eskualdeko 5 ikastetxetako orientatzaileen lan-taldeak Gerolan proiektuari dagokion jarraipeneko bilera egin du, datozen bi hilabeteetan gauzatuko diren ekintzak adostuz.  

Prozesuan, hausnarketa-saioak egin dira ikastetxeetan eta orain, ikasleen interes zehatzen arabera eskualdeko eragile sozioekonomiko desberdinetara hainbat bisita egongo dira. 

Ekimena, eskualdeko 5 ikastetxeetako DBH 4. mailako eta 2. Batxilergoko ikasleei dago bideratuta. Aurtengoan ere, datozen 3 hilabetetan ikasketa interes zehatzen arabera antolatutako taldeetan, 300 ikasle inguruk eta 35 eragile ingururen errealitatea ezagutzeko aukera izango dute bertatik bertara bertako profesionalen eskutik.  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia