Zer lantzen dugu lankidetzan?
Gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen erronkei aurre egiteko, DBH eta Batxiler mailetan, ikastetxeekin lankidetzan hauen beharrei erantzuna emango dien proiektu berritzaile eta eraldatzaileak lantzen ditugu.
Jarraian zehazten dira lankidetzan lantzen diren lan lerro nagusiak:
- Gaitasun transbertsalen (soft gaitasunak) garapenera bideratutako proiektuak ikasleekin.
- Eskualdeko errealitate sozioekonomikora gerturatzea eragile desberdinetako profesionalekin harremanak bilatuz.
- Zientzia eta Teknologia alorrei lotutako zaletasun eta gaitasunak sustatu.
- Irakasleen kapazitazioan eragin proiektu pilotu berritzaileen aplikazio bidez.
Hezkuntza gunea
Eskualdean DBH eta Batxiler mailan hezkuntza eskaintza duten bost ikastetxeetako zuzendariek osatzen duten elkarlan gunea.
Hezkuntzak, gaur egun eta etorkizunean izango dituen erronkei aurre egiteko lankidetza proiektuak erabakitzen diren gunea.
IB harremanak - Ikastetxeak saretzen
Ikastetxeak eta eskualdeko eragileen artean harremanak sendotu eta lankidetza aukerak lantzen.
Gehiago ikusi
Lankidetza Proiektuak

IKASIZ
Ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin kudeaketa gaitasunak landu eta esperientziak partekatu.

ELKARREKIN ERAIKITZEN
Ikasleek eskualdeko errealitate sozioekonomikoa eta eragile ezberdinak ezagutzeko proiektua.

GEROLAN
Ikastetxeen orientazio akademikoa indartu eta ikasketen aukeraketan laguntzeko ekintzak.

ZIMAT UROLA ERDIAN
Ikasleengan proiektuen bidez ZIMAT gaitasunak eta zaletasunak lantzen.

IZAN EKINTZAILE
Ekintzailetza jardueraren inguruan sentsibilizatu eta ekintzaile errealen bizipenak gertutik ezagutzeko saioak.
Berriak Hezkuntza
Berri guztiak
Urola Kosta eta Urola Erdiko II. Lanbide Heziketa...

5 ikastetxeetako zuzendariek IB Hezkuntza arloko lankidetza proiektuen...

ZATOZ! LANBIDE HEZIKETA ETA ENPLEGU AZOKA
