Izan ekintzaile

Zer da Izan Ekintzaile?

Ikasleak ekintzailetza jarduerara hurbildu eta eskualdeko ekintzaileen esperientziak haien eskutik ezagutzea helburu duen proiektua da.

DBH 3, DBH 4 eta Batxiler 2. mailako ikasleen Ekonomia, Prozesuak eta Ekintzailetza irakasgaietan lantzen diren ekintzailetza proiektuak aberastu nahi dira.

Horretarako, irakaslearekin adostutako kontzeptu eta edukiak ikuspegi errealetik eta modu praktikoan aurkezten zaizkie ikasleei.

Ondoren, ikasleak ekintzaileekin biltzen dira, kezkak eta zalantzak argitzen dituzte eta bide batez, ikasleek ikasturtean zehazr egindako proeiktuak partekatzen dituzte.

Prozesua 3 fasetan

Ekitaldiak / Proiektuko ekintzak

22/23 ikasturtean zehar Urola BHI, Azkoitia BHI eta Ikasberriko ikasleek proiektu ezberdinak landu dituzte izan ekintzaileren baitan.

Hemen duzue talde bakoitzaren ideia ezagutzeko aukera, katalogoa deskargatuta!

Informazio gehiago

Inpaktua 2022-2023 ikasturtean
125 Ikasle
37 Proiektu
7 Ekintzaile
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia