Ekintzailetza ikasgeletara hurbiltzen: amaitu da aurtengo Izan Ekintzaile! proiektua

2026-05-21
Hezkuntza Izan ekintzailea

Gaur, maiatzak 21, Izan Ekintzaile! proiektuko lantaldearen ikasturte amaierako ebaluazio bilera egin da. Saioan, ikasturtean zehar egindako lanketa baloratu, esperientziak partekatu eta datorren ediziora begirako hobekuntza aukerak identifikatu dira. 

Proiektua Azkoitia BHI, Iraurgi eta Urola BHI ikastetxeetan garatu da, guztira 6 saioren bidez. Ekimenaren helburua gazteak ekintzailetzara hurbiltzea eta ekintzailetzarekin lotutako gaitasunak modu praktikoan lantzea izan da. 

Amaierako bilera hausnarketarako eta ebaluaziorako espazio gisa planteatu da. Irakasleek ikasturteko garapenaren inguruko balorazioak partekatu dituzte, proiektuaren indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatuz. 

Datorren ikasturtera begira, ikasleen sormena lantzeko espazio berri bat garatzea aurreikusten da, ekintzaile ideiak beste ikuspegi batetik lantzeko helburuarekin. 

Jasotako ekarpenak oinarri izango dira hurrengo ikasturteko plangintza osatzeko, Izan Ekintzaile! proiektuak gazteen artean ekintzailetza sustatzen jarrai dezan. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia