Izan Ekintzaile! Ikastetxeen arteko elkarlana oinarri, ekintzailetza hezkuntzan indartzeko

2026-09-24
Hezkuntza Izan ekintzailea

Izan Ekintzaile! proiektuaren lan taldea bildu da gaur, 2026-20227 ikasturterako ekintzak lehenetsi eta plangintza adosteko.

Ekimen hau DBH eta Batxiler mailako ikasleei zuzendurik dago, eta bi helburu nagusi ditu: batetik, ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak sustatzea, eta bestetik, eskualdeko ekintzaile errealen bizipenak eta jarduerak ezagutzera ematea.

Bilera honetan, batetik, proiektuaren garapenean kontutan izan beharreko urrats nagusien errepasoa egin da. Bestetik, iazko ikasturtean identifikatutako hobekuntza ildoak izan dira hizpide. Besteak beste, negozio ideien definiziorako sortu den dinamika izan dira aztergai.

Halaber, ikastetxe desberdinetako irakasleek ikasturte honetarako dituzten asmoak eta lan egiteko moduak partekatu dituzte.

Proiektua laster abian jarriko da, eta aurten ere bi jarduera nagusi garatuko dira:

  1. Ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio-saioa, ikasleen jarrera ekintzailea pizteko eta beren ideiak lantzeko.
  2. Eskualdeko ekintzaileen esperientzien elkartrukea, non ikasleek benetako esperientziak gertutik ezagutuko dituzten eta euren proiektuak partekatzeko aukera izango duten.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia