Hirugarren urtez jarraian Urola Erdiko ZTIM azoka ospatuko da

2019-06-08

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak eskualdeko eragileen partehartzea nahiz lankidetza bermatzeko artikulatzen duen eragile sarean kokatzen da ekimena.

Zehazki, “IB Sarea” lankidetza sarearen baitan egituratzen den Hezkuntza Gunean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeek – Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola – hartuko dute parte bertan.

Aurten, hirugarren urtez jarraian, eskualdeko gaztetxoen artean ZTIM –Zientzia, Teknologia, Ingenieritza, Matematika- gaitasunak sustatzeko proiektua garatu da. Honek, Iraurgi Berritzenen eragile sarean identifikatutako beharrei erantzuna ematea du helburu eta eskualde ikuspegitik, ezinbestekotzat jo da hezkuntzan zientzia eta teknologia gaitasunak. Honetarako, prozesuan zehar, Elhuyar Fundazioaren laguntza izan da.

Azoka, Ekainak 14 ostiralean ospatuko da Azkoitiko eliz atarian. Bertan, ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeek DBH mailan landu dituzten ZTIM proiektuak aurkeztu eta erakutsiko dira. Azokan, honako proiektuen partaidetza aurreikusten da: “Bizilagun mikroskopikoak” (Biologia), “Ibaien ekologia” (Biologia), “Robotak programatzen” (Informatika), “Frutaren oxidazioa ikertuz” (Kimika), “Gozokien kimika” (Kimika), “Prototipogintza” (Teknologia), “Elkar-maker” (Teknologia), “Kristalografia” (Zientzia aplikatua) eta “3D imprimaketak” (Teknologia).

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia