Ikastetxeetako Zuzendarien Lan Taldeak, adostu ditu ikasturte berrira begirako lan ildo nagusiak

2018-10-04

Urriak 1ean bildu da bailarako 5 ikastetxeetako Zuzendarien lan taldea Iraurgi Berritzen agentziaren markoan. Urtero modura, lan bileraren helburua, 2017/18 ikasturtean garatutako proiektuen emaitzak baloratu eta ikasturte berrirako plangintzaren baitan adostasunak bilatzea izan da.

Amankomunean adostutako lan ildoen artean:

  • Azken urteetan martxan diren ELKARREKIN ERAIKITZEN eta ZTIM UROLA ERDIAN proiektuen kontsolidazioan lan egitea, beronen hedapenean zentratuz.
  • IZAN EKINTZAILE proiektuaren zabalkudea, ala ulertu duten ikastetxeetara.
  • Eta GEROLAN proiektuaren aplikazioan aurrerapausoak ematen joatea.

Urtean 3 aldiz biltzen da lan talde hau, eta esan bezala, agentziaren ikuspegi estrategikotik lehentasunak adostu, dagozkion balorazioak egin eta erabaki klabeak hartzea du helburu urtean zehar. Proiektu bakoitzaren jarraipena, ikastetxe bakoitzak proiektu bakoitzari lotutako lan taldeekin egiten da ikuspegi operatibotik.

Hezkuntza Gunea-ko ordezkari berria Agentziako Kudeaketa Kontseiluan Jon Osinalde (Azkoitia BHI) izango da ikasturte berrira begira, Maje Agirre-ren testigantza hartuz (Iraurgi Ikastexea) ardura honetan.

Ikastetxeak.png

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia