AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

  • Urolanprest, eskualdeko enplegu eta prestakuntza eragileen elkarlan gunea
    Urolanprest, eskualdeko enplegu eta prestakuntza eragileen elkarlan gunea
  • Ikaslan Proiektua
    Ikaslan Proiektua
  • Urolanprest eskuorria
    Urolanprest eskuorria
  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea sustatzeko proiektua Urola Erdian
    Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea sustatzeko proiektua Urola Erdian

Zer eta nola egiten dugu lan?

Zer?

Enplegu arloaren helburua eskualdeko langabeziaren murrizpena, eta pertsonen enplegua eta lan munduratzeko prestakuntzaren sustapena da, tokiko enplegu politika garatuz: pertsonei arreta espezializatua eskainiz, langabetu kolektiboen beharretara egokitutako ekintzak exekutatuz, eta eragileekin elkarlanean eskaintza bateratua herritarren eskura jarriz.

Enplegu arloaren lan lerro nagusiak sei dira:

  1. Urolanprest Gunea. Enplegu eta prestakuntza eragileen elkarlana eta koordinazioa.
  2. Enplegu Zentroa: Lan eskeintza kudeaketaren zerbitzua (enpresa, langabe, eta landunei zuzendua).
  3. Orientazio Zentroa: Langabetuentzat banakako orientazio zerbitzua.
  4. Lan Munduratze programak: Langabetuen perfilen arabera lan munduratzeko prestakuntza eta praktika programak (Hazilan, Txertatu, Bidelan, Lehen Aukera).
  5. Prestakuntza langabetuentzat: Ikaslan. Prestakuntza ikastaroen difusioa eta koordinazioa, berriak antolatu.
  6. Komunikazioa: www.urolanprest.eus

Nola?

Iraurgi Berritzenek, eskualdeko enplegu eta prestakuntza eragileekin osaturiko Urolanprest Gunea dinamizatu eta koordinatzen du. UrolanPrest Gunearen lan dinamikan, eragileek langabeziaren eboluzioa, eta diagnostikoa partekatzen da, prestakuntza-orientazio eskaintzaren koordinazioa sustatzen da, eta ekintza eta proiektu berriak erabakitzen dira eskualdearen behar amankomunen arabera.

Helburua, eskualdeko enplegu sustapenerako tokiko politika integrala eta eraginkorra garatzea da estrategia konpartitu baten bidez.

Urolanprest osatzen dugun eragileak:

Urolanprest_Eragileak.png

Eragileen arteko lehen elkarlan proiektua urolanprest web orria izan da. www.urolanprest.eus.