AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Lantzen S.Ak Enpresa Teknikaria behar du

Iraurgi Lantzen S.Ak enpresako teknikariaren lanpostua bi urterako betetzea onartu du lehiaketa-oposizio libreko sistemaren bidez.

Honetarako, bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Graduari, Enpresa Zientzia Graduari edo antzekoari dagokion unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, eta, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA- edo baliokidea izatea.

Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lantzen, S.A sozietate publikoaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, Azkoitiko Intsausti jauregian (Julio Urkijo etorbidea, 25), edo info@iraurgiberritzen.eus helbidean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hamabost (15) egun naturaleko epean. Dokumentazioa aurkezteko ordutegia: 09:00 - 14:00.

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 

Eskaera Orria

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut