AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

TICKETBAI formakuntza autonomo eta MikroETEentzat

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko proiektu bateratua da, eta legezko betebeharrak eta betebehar teknikoak ezartzea du helburu.

TBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.

Sistema berriari esker, Foru Ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileak azken bezeroak diren jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Betebehar horiei erantzun ahal izateko, SPRIren implantalariak programak prestakuntza espezifiko bat diseinatu du gaur egun fakturazio-sistemarik ez duten eta kudeaketa eskuz (excel edo word) egiten duten zerbitzu-, eraikuntza-, industria- eta garraio-sektoreetako autonomo edo mikroETEentzat. Tailer praktiko eta presentziala da, 3 ordukoa, eta interesdunek portatil batekin eta onartutako ziurtagiri elektroniko batekin joan behar dute bertara (halakorik ez dutenek eskuratzen lagunduko zaie).

Tailerraren edukiak Gipuzkoako Foru Aldundiak araudi berria betetzeko edozein enpresaren eskura jartzen duen online plataformaren erabilera azalduko du (fakturaren datuak egin eta Foru Ogasunera bidaltzea barne).

Parte-hartzaile kopurua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Tailerra Azkoitiko Intsausti Jauregian egingo da, 1. solairuan, ekainaren 17an, goizeko 9: 30etatik 12: 30etara.

Informazioa gehiagorako: Alazne Larrañaga, 688718777.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut