AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Langabetuei zuzenduriko soldadura ikastaroan izena emateko epea irekita dago

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, eskualdean zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko "Urola Erdian ElkarEkinez UE3" proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik diruz laguntzarekin.

Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honen baitan, Oinarrizko Konpetentzien ikastaroak irailan zehar martxan jarri dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoan guztira 50 parte-hartzailerekin eta Gaitasun Teknikoei buruzko ikastaroei dagokienez, urriaren 14an Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketan SOLDADURA ikastaroa martxan jarriko da. 400 orduko ikastaroa izango da eta ordutegia 8:00etatik 13:00a arte izango da.

Informazio gehiago ondorengo linkean:

SOLDADURA IKASTAROA

Izena emateko: Maite 688 758 494 edo Sandra 688 873 589

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut