AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

1+1 bi ez direnean

Atzokoan bigarren seihilekoari dagokion Kafe Tertulia ospatu zen Ekintzailetza arlotik. Gaia konplexua bezain interesgarria, jarduera eta ekintzaileen arteko sinergiak. Saioaren gidaritzan Maria Diez coach-a izan zen, eta egia esan izugarrizko giroa lortu zen partehartzaileengan.

Kafe tertulien xedea, kontzeptua ezagutu, landu eta ondoren espazio bat irekitzea da bertaratuek beraien esperientzia eta erronkak partekatzeko.

Atzoko kafe tertulia, beraien egunerokotasunetik irten eta aukera berrietaz hausnartzeko espazioa bihurtu zen. Perfil desberdinetako ekintzaileen baliabideak batuz, zerbitzu berri bat sortu zuten. Elkarlanean sortutako zerbitzu berri honek merkatu berriak ireki eta bezero publiko handiagoarengana iristeko aukera emango die ekintzaileei.

Erronka honekin jarraituko da ekintzaileen kontaktu sarea handitzea ahalbidetzen duten espazioak antolatuz eta beraien egitasmoari balio erantsia emango dioten ideien hazitegia bihurtuz.

Saioaren arrakasta ikusirik, ez da baztertzen hurrengo urteko lehen seihilekoan ere berriro errepikatzea saioa. Izango dute dugu elkarren berri.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut