AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Zure negozio ideia edo proiektuak aztertzen lagunduko dizun tailerrean izena emateko epea zabalik da

Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? 7 saioetako "Ideiatik enpresara" formakuntzan, ideiaren azterketa eta baloraziotik hasi eta enpresa egitasmo bat sortu arteko pausuak ikusiko dira. Besteak beste, jarraitu beharreko tramiteak, enpresari eragingo dion fiskalitatea, gizarte segurantza etab.

Formakuntzan izena emateko epea zabalik dago eta ekain bukaeran emango dio hasiera.
Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea) eta Iraurgi Berritzenek hartzen dute parte.

Lanzituz_14_Edizioa.jpg