AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Langabezian zaude eta zure helburu profesionala zehazteko laguntza behar duzu? Bidelan programan izena emateko epea ireki da

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Maiatzaren 16tik 24ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Ordutegia 9:15etatik 12:15etara izango da Intsausti Jauregiko 1. solairuan.

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Industria, Zerbitzuak eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek, informazio gehiago lortu dezakete 688 873 589 telefonora deituz (Sandra).