AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ignaziotar Lurraldea 360º proiektua aurkeztu da Euskadiko jomuga turistikoen bileran

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak antolatu duen Marketing eta produktu saileko bileran aurkeztu du egitasmoa Jesus Mujika Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko koordinatzaileak

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako Marketing arloak antolatuta urteko bilera orokorra burutu da Gasteizko Ataria-n. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jomuga (eskualde) guztietako teknikariak parte hartu dute bileran, eta bertan Iraurgi Berritzen-ek garatu duen Ignaziotar Lurraldea 360º komunikaziorako tresna digital berritzailea aurkeztu da hartzaileen aldetik oso harrera ona jaso duelarik.