AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzenek nazioartekotze jardunaldia antolatu du Alemania ardatz hartuta

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean datorren Azaroak 19an, nazioartekotzeari buruzko jardunaldia antolatu dute, oraingo honetan Alemania ardatz harturik.

Alemania Europar Batasuneko lehendabiziko ekonomia da, merkatu berritzailea eta lehiakorra oso, eta bertan bikaintasuna eta kalitatea dira nagusi. Herrialdearen potentzial esportatzailea ezaguna bada ere, Alemania Europako enpresa askok hornitzen duten merkatu handi bat da, horietako asko euskaldunak.

2013an esportazioak Gipuzkoatik Alemaniara 810 milioi euro baino gehiagokoak izan ziren, esportazio osoaren % 12,5. Izan ere, Frantziaren ondoren, Alemania da gure bigarren merkatua.

Jardunaldi honetan eskualdeko enpresentzat Alemaniak eskaintzen dituen aukerak aurkeztuko dira, eta merkatu honetan interesa dutenentzat jakin beharreko klabeak ere emango dira.

Izena emateko nteresa izanez gero, ondorengo fitxa deskargatu daiteke eta beteta bidali alarranaga@iraurgiberritzen.net helbidera.

Informazioa gehiago eskuratu nnahi izanez gero berriz, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne Larrañaga) ondorengo telefono zenbakian 943 85 11 00.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut