AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

SPRIren diru laguntzen aurkezpena Urola Erdiko enpresentzat

Maiatzak 4an, Iraurgi Berritzenek doako jardunaldi bat antolatu du SPRIrekin elkarlanean, eskualdeko enpresei zuzendua.

Iraurgi Berritzenek SPRIrekin elkarlanean jardunaldi bat antolatu du. Bertan Josu Ocarizek, SPRIko Berrikuntza eta Enpresen Eraldaketa Saileko Zuzendariak Innobideak egitasmoaren programak, zein 2016ko beste programa batzuen berri emango du.

Jardunaldia maiatzaren 4an ospatuko da Azkoitiko Intsausti Jauregian 15:00etatik 16:00etara.

Zehazki, berrikuntza ez teknologikoko programen baitan dauden diru laguntzak ezagutaraziko dira:

  • Innobideak Lehiabide
  • Innobideak Kudeabide
  • Innobideak Pertsonak
  • Innobideak Prestakuntza

Era berean, SPRI-k euskal enpresei eskaintzen dizkien beste laguntza eta zerbitzuen inguruko informazioa emango du, enpresen tamaina edozein izanda eta tokiko zein nazioarte mailan.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi duten enpresek aoiarzabal@iraurgiberritzen.eus edo alarranaga@iraurgiberritzen.eus e-mailen bidez, edo 943 851100 - 943026069 telefono zenbakietara deituz eman dezakete izena.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut