AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzenek Energia Planarekin jarraitzeko akordioa sinatu du GFA-rekin

Uztailak 11, Iraurgi Berritzeneko Lehendakari den Javier Zubizarretak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoko departamentuarekin hitzarmen bat sinatu du Urola Erdiko Energia Planak jarraipena izan dezan.

Horrela, 2014tik martxan den proiektuak, eskualdean energia eraginkortasuna sustatu, kontsumoak murriztu eta bertan sortutako energia kontsumitzearen aldeko apustua egiten du besteak beste.

Honez gain beste hiru Garapen Agentziek ere beren Energia Planak aurrera eramateko hitzarmenak sinatu dituzte; Debegesa, Oarsoaldea eta Tolosaldea Garatzen, eta Iraurgi Berritzenekin batera 43 udalderri ordezkatzen dira.

Hitzarmenetik haratago, Aldunditik, pobrezia eta menpekotasun energetikoari aurre egin eta eredu energetiko jasangarri baterako urratsak koordinatzeko "Energia jasangarriaren eta pobrezia energetikoaren Lurralde mailako Mahaia" ere osatuko dutela adierazi dute, non eskualde mailako energia planak dituzten agentziak parte hartuko duten.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut