AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Berrikuntza Arduradunak Dokumentu eta Proiektuen Kudeaketarako Erremintak lantzen

Pasa den martxoaren 21ean bildu zen IB-Ezagutza Sareko Berrikuntza Arduradunen Taldea, eurek proposaturiko bi gai aztertu eta kontrastatzeko bai aditu, bai beste enpresa arduradunekin: Dokumentu eta Proiektuak kudeatzeko metodologia eta kasuak enpresetan.

Lan-bilera bi zati nagusitan banatu zen: aurreneko zatian Dokumentuen Kudeaketarako erremintak eta hauei dagozkien kudeatzeko dauden modu egokienak landu ziren; TEKNIKER Zentru Teknologikoko Arduradunak diren Jose Olaskoaga eta Ricardo Romerok aurkeztu zituzten. Eta bigarren zatian, Proiektuen Kudeaketarako, PMP metodologiak dituen aukerak modu sakonagoan lantzeko aukera izan zuten German Anitua (Brodgar & Mulligan) eta Claudia Arcelay (Lanarvi) kontsultoreen eskutik. Bi kasuetan, enpresen egoera eta esperientziak kontrastatu ziren taldean erreminta hauen aplikazioari dagokionez.

Gaur egun, ISO 21500 zihurtagiria lortzeko Proiektuen Kudeaketarako oso garrantzisua den PMP metodologia aurkeztu zen, bereziki nazioartekotze prozesuetan dauden enpresentzat, hizkuntza amankomun baten ekarpena egiten duelako proiektuen kudeaketarako atzerriko inguruetan. Horrez gain, metodologia hau, berezko produkturik ez duten enpresentzat, enpresa txikientzat, edo langabetuentzat ere egokitzen den metodologia bezala aurkeztu zen eremu desberdinen proiektuen kudeaketarako. Lan-bileraren balorazioak, positiboak egin zituzten partehartu zuten zortzi enpresetako 10 arduradunek.

Enpresa partehartzaileak: DOMUSA SCOOP; SAMMIC SL; GRUPO IBARMIA; UKABI SL; ELKARMEDIA SL; LAN MOBEL SCOOP; ALBERDI MEKANIZATUAK SL; XUBI SL.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut