AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Urola Erdiko ekintzaileentzako laguntza deialdia (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil, Beizama, Aizarnazabal)

2018ko Irailaren 25eko LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ZUZENDARI NAGUSIAREN EBAZPENA-ren bidez,

argitara eman zen pertsona ekintzaileei laguntzeko diru-laguntza deialdia (2018ko urriaren 4ean EHAAan argitaratua).

Deialdi honek 2018ko ekitaldian enpresa-proiektuen sustatzaileei, bi lerroren bitartez, eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea du xedetzat:

  1. Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak: Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak, ekintzailetzako tokiko proiektuen barruan, enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen aritu daitezen.
  2. Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak: Negozio-ideia landuta duten ekintzaileentzat enpresa-proiektua abian jartzeko bideratutako laguntza, betiere ekintzailetzako tokiko proiektuen esparruan.

Bai ideiaren garapena, bai eta proiektua abian jartzeko kasuetan, laguntzak, langabezian dauden ekintzaileei zuzenduak daude (lanaldia %30 baino gutxiago bada onartua izan daiteke).

Bi lerroei dagokienez, AZPEITIKO UDALA da eskualdeko ordezkaria, UROLA ERDI-KO ESKUALDEAN entitate laguntzailearen eginkizuna beteaz, eta ekintzaileek Udal honen bitartez egingo dute onuradun izateko eskaera.

Eskaera egin eta tutorizazio prozesuan sartu ahal izateko honako prozedura jarraituko da:

  • UDALERA IDEIA edo PROIEKTUAREN AURKEZPENA: 2019ko otsailaren 18tik, martxoaren 1 arte.
  • AURKEZTURIKO PROPOSAMENEN AZTERKETA ETA HAUTAKETA: Martxoak 4-5 bitartean egingo da.
  • TUTORIZAZIO PROZESUAREN HASIERAKO SAIOA: Martxoak 6an egingo da.

Tutorizazio prozesuan, hautaturiko ideia ekimen eta enpresa proiektuek bakarrik hartu ahal izango dute parte.

Honako esteketan, diru-laguntza bakoitzeko ezaugarri nagusiak laburbiltzen dira, ekintzaileek bete behar dituzten baldintzak zehaztuz.

Enpresa ideia garatzeko laguntzak

Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak

Informazio gehiago eskuratu eta laguntza jasotzeko, harremanetarako kontaktuak:

Iraurgi Berritzen (Alazne Larrañaga)
Telefónos de contacto: 943 85 11 00
Correo electrónico: alarranaga@iraurgiberritzen.eus

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut