AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko diru laguntzak abian

Eusko Jaurlaritzak, Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen Diru Laguntza programa argitaratu berri du eta eskaera epea, Maiatzaren 30tik hasi eta Ekainaren 30 arte egongo da zabalik.

Diru laguntzaren onuradunak negozio bolumen aldetik, jarduera nagusia merkataritzan duten enpresak izango dira, eta gutxienez 3 urteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean.

Diru laguntza hauek bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte; alde batetik altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak eta bestetik, salgaien baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta hauentzako beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: alarranaga@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikoan edo 943 85 11 00 telefonoan.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut