AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Urola Erdiaren ETEetan Digitalizazioa sendotzen

Pasa den Uztailak 17an, Sistemas Esselle eta APE 4.0 enpresen eskutik, "Software teknikoaren erabileran erregularizazio faltak ETEetan duen eragina"ren lemapean enpresa hauen ezagutza partekatzeko aukera izan zuten IB Sareko hainbat enpresek IKASIZ proiektuaren markoan.

Proiektu honek, eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea du helburu enpresen artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratu eta gertuko harremanak sustatzen joateko beraien artean.

Bertara gerturatu ziren enpresek, honako gaiak lantzeko aukera izan zituzten:
Software teknikoaren erabileran gaur egungo egoera ezagutzea, ondorioak eta erantzukizun ekonomikoak jakitea, erregularizatzeko planak eta neurriak azaltzea, balio-katean zehar egon daitezken balio gehiagarriak partekatzea (zibersegurtasuna eta industria 4.0) eta ISO 27001 lotutako araudia. Iraurgi Berritzen, Digitalizazioa eta Automatizazioa ETEetan idartu eta sendotzeko hainbat lan lerro bultzatzen ari da, eta berorren barne kokatzen da IKASIZeko ihardunaldi honetan landutakoa.

9 enpresetako 11 ordezkari izan ziren bertan, gai honen inguruan ikuspuntuak elkarbanatu eta enpresa ordezkarien arteko harremanak sendotzen jarraitzeko. Ihardunaldian parte hartutako enpresek, oso positiboki baloratu zuten ekitaldia.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut