AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

HAZINNOVA programa aurkeztu da eskualdeko ETEei berrikuntzan laguntzeko

Urriaren 9an, Azpeitiko Basazabal Jauregian izan da eskualdeko ETEei Hazinnova programa ezagutzera emateko aurkezpen-jardunaldia.

SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak abiatutako programa horren jomuga da ETEei lana antolatzeko modu berriztatzaileak eta produktu zein zerbitzuak merkaturatzeko molde berriak baliatzeko aukera ematea; horretarako, ekimen ho netan parte hartzen duen enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako proiektuak landuko dira Iraurgi Berritzene-en eskutik.

Jardunaldia Iraurgi Berritzen-eko zuzendari Begoña Beobideren ongietorriarekin hasi da; Hazinnova programaren berri honen helburua zein den eta eskaintza oso garrantzizkoa dela enpresentzat azalduz. Bide batez, parte hartzeko eta euren beharrak agertzeko gonbidapena luzatu die bertaratutako enpresei.

Ondoren SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocarizek, Hazinnova zer den eta ETE bati zein onura eskaintzen dizkion azaldu du: antolakuntza sistematan edo prozesu komertzialetan aldaketa eragin ahalko duen berrikuntza ez teknologikorako aholkularitza eta enpresentzako laguntza zerbitzua dela esan du; xedea dela proiektuak abian jartzea, hau da, "makinatik torlojuak ateratzea". Horretarako aholkularitza oso espezializatuzko 50 ordu eskaintzen ditu Hazinnova-k dohain. ETEek hainbat alorretako proiektuak landu ahalko dituzte: ekonomia eta finantza kudeaketa, ekoizpena, logistika, barne prozesuak, pertsona zein bezeroekin harremanak eta merkatu berrien bilaketa; eta baita bere jarduera babesteko marka eta erregistroei dagozkienak ere.

Horren ostean, Idoya Bidaurrazagak, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken saileko proiektu arduradunak zerbitzuaren testuingurua zehaztu eta Euskadin berrikuntzak bizi duen egoera azaldu du.

Bestalde, Azkoitiko Erlo Group enpresaren zuzendari nagusia den Unai Zubeldiak berrikuntzaren inguruan zein ibilbide egina duten aurkeztu du. Ondorio bezala esan du berrikuntza ezinbestekoa dela, eta ez dela nahikoa produktuak berritzea, berrikuntza beste arloetan ere txertatu behar dela, prozesuetan edo pertsonekin lotutakoetan, esaterako.

Bertan 11 ETEetako ordezkariek parte hartu dute, denei animatuz HAZINNOVA programan parte hartzera.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut