Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko Mapa Industriala sortu du

2017-09-11

Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko Mapa Industriala sortu du.

Iraurgi Berritzenek eskualdeko enpresen mapa bat egin du non bertan arlo industrialari zuzendutako 282 enpresa agertzen diren. Beren lan jarduerak zein diren azaltzen du, eta enpresak non aurkitzen diren ezagutzeko aukera ematen du mapak. Horren bitartez, Urola Erdiko enpresen gaitasunak erakutsi eta azaleratu nahi ditu garapen agentziak.

Iragazki ezberdinak erabiltzeko aukera ematen du, udalerrika eta sektoreka sailkatuta. Sektoreei dagokionez, ondorengo sailkapena egin da:

• Osagaiak
• Eraikuntza
• Industria
• Erdilanduak
• Kontsumoa
• Zerbitzu industriala

Azpi-jarduera ezagutzeko aukera ere badu behar den informazioa modu zehatzago batean lortu ahal izateko.

Hemen mapa ikusgai: http://industriamapa.iraurgiberritzen.eus/

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia