Kontuz etxez etxe bisitak egiten ari diren Iberdrolako komertzialekin

2017-12-19

Badirudi Azkoiti eta Azpeiti inguruan, etxez etxe dabiltzala komertzial batzuk, eta nahiz eta Iberdrolaren izenean datozela adierazten duten, beste enpresa batetik datoz, gasa eta argiaren fakturak erakusteko eskatuz errebisatzeko.

Fakturaz aparte, bankuko azken lau digitoak eskatzen dituzte eta baita ere DNIa. Gainera beraiek oraindik etxean daudela telefonoz deitzen dizute esanez zein izango diren ordundik aurrera aplikatuko zaizkizun baldintzak fakturan, baina ez dutena adierazten da enpresaz aldatzen ari zaizkizula. Kasu batzuetan ez dute inolako dokumentaziorik uzten, beraz adi egon, eta ez erakutsi inori ere gasa edo argi indar fakturarik, eta batiz bat ez eman inori ere bankuko datuak. Inolako zalantzarik izanez gero jarri kontsumo bulegoarekin harremanetan 943157193 astelehena, asteazkena eta ostirala eta 943857305 astearte eta ostegunetan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia