Mexiko Jardunaldia

2015-03-10

Aurreko astean, otsailaren 25ean, Azkoitiko Intxausti Jauregian, Mexiko merkatuari buruzko jardunaldi bat antolatu genuen Iraurgi Berritzenetik. Helburua, Mexikok eskaintzen dituen aukerak ezagutu eta bertan lanean dauden enpresen esperientziak jasotzea zen.

Horretarako Amaia Ferro (Gipuzkoako Ganbera), Juan Luis Ayastuy (Elay) eta Jose Miguel Martinez (LKS) profesionalen hizketaldiak izan genituen.

Entzule gisara, 15 pertsonak eta 13 enpresak hartu zuten parte eta hauetatik 11 pertsona eta 9 enpresa Azpeitia-Azkoitikoak ziren. Jardunaldi interesgarria izan zen, non, hizlariek aholku oso praktikoak eman zizkiguten.

Iraurgi Berritzenetik, jardunaldira etorri ziren pertsona guztiei eskertu nahi diegu eta bide batez, zorte on opa diegu Mexikon beren jarduna hasi edo sendotu nahi duten enpresa guztiei.

{myFlickr}photoset_id=72157650846173218{/myFlickr}

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia