Tokiko Garapenaren aldeko aurrerapenak eta estrategia berriak aztergai Tokiko Garapen Gunearen urteko lehen bileran

2024-06-26
Tokiko Garapena

Gaur, 2024ko ekainaren 26, eskualdeko sustapen sozioekonomikorako proiektu estrategikoak eta ingurune berritzaileak sortzeko politikak eta estrategiak garatzea helburu duen Tokiko Garapen Gunearen urteko lehen bilera egin da. Bileran Azpeitia eta Azkoitiko zein agentziako ordezkariek parte hartu dute. Landu diren gaien artean aipatzekoa da Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022 – 2027 Hausnarketa Estrategikotik ondorioztatutako proiektu eta ekintzen egoera, eskualde izaera eta posizionamendua esaterako.

Horrez gain, agentziaren baitan lantzen ari diren hainbat proiekturen aurrerapenaren berri eman da. Topaketa honek urteko estrategiak eta ekintzak zehazteko garrantzia izan du, eta parte-hartzaile guztien konpromisoa berretsi du eskualdean garapen jasangarria eta inklusiboa sustatzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia