Txertatu Merkatuan proiektuko partaideek sukaldaritza tailerra amaitu dute

2017-07-27

Joan den ekainaren 19an  sukaldaritza ikastaroa egiten hasi ziren 17 lagun, Azkoitiko Elkarguneak horretarako egokituta duen gela batean. Asier Plazaola irakasleak taldeari bertako platerak prestatzen erakutsi dio, 60 ordutan: alde batetik,  lehen platerak; hau da, entsaladak, barazkiak, lekaleak, aperitiboak… eta beste aldetik bigarrenak; arraina zein haragia. Postreak eta gozokiak prestatzen ere ikasi dute. Azken finean, hori da Txertatu Merkatuan programaren helburua: jakintza tekniko bat eskuratzea, laneratzeko aukerak zabal ditzaten.

Tailerra uztailaren 20an bukatu zen, eta irailetik aurrera eskualdeko jatetxe eta tabernetan lan-praktikak egin ahalko dituzte, 3-6 hilabeteko iraupenarekin.

Ekintza hau Txertatu Merkatuan proiektuaren barruan egin da, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektuaren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Joan den ekainaren 19an  sukaldaritza ikastaroa egiten hasi ziren 17 lagun, Azkoitiko Elkarguneak horretarako egokituta duen gela batean. Asier Plazaola irakasleak taldeari 60 ordutan bertako platerak prestatzen erakutsi dio: alde batetik,  lehen platerak; hau da, entsaladak, barazkiak, lekaleak, aperitiboak… eta beste aldetik bigarrenak; arraina zein haragia. Postreak eta gozokiak prestatzen ere ikasi dute. Azken finean, hori da Txertatu Merkatuan programaren helburua: jakintza tekniko bat eskuratzea, laneratzeko aukerak zabal ditzaten.

Tailerra uztailaren 20an bukatu zen, eta irailetik aurrera eskualdeko jatetxe eta tabernetan lan-praktikak egin ahalko dituzte, 3-6 hilabeteko iraupenarekin.

Ekintza hau Txertatu Merkatuan proiektuaren barruan egin da, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektuaren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia