Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan prestakuntzarako informazioa, jasotzen duen web gune berria abian da

2016-10-25

Lan bila zabiltza?, Laguntza behar lana bilatzeko?, Prestakuntza behar duzu?

Galdera hauek erantzuten laguntzeko, abian jarri da www.urolanprest.eus web orri berria, Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan prestakuntzarako eragileen eskaintza eta informazioa, bateratua eta eguneratua jasotzen duena.

Bere helburua, langabetuei eta lana hobetzea nahi dutenentzat referentzizko topagunea izatea da, eskualdean dauden lan eskaintzak, lana bilatzeko laguntza eta lanerako prestakuntzaren berri izateko.

Proiektuaren eragileak eta bultzatzaileak Urola Erdia eskualdeko enplegu zerbitzuetako eta formazio eta orientazio laboraleko eragileak gara, eskualdeko udal guztiekin elkarlanean, Iraurgi Berritzenen eskutik.

Iraurgi Berritzenen lan eskaintza eta enplegu zerbitzuen informazioaren berri ere web orri berriaren bitartez emango dira.

Enpleguko_eragileen_logoak.png

Enplegu_eragileak_logoak.png

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia