UrolanEkin Sarea adostu dute Urola Erdiko eragileek bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea sustatzeko

2020-02-18

Gaur, Urola Erdian laneratze eta gizarteratzeko eremuetan lanean diharduten 16 eragile publiko-pribatuekin bildu dira UrolanEkin proiektuaren baitan.

Bertan, eskualde mailan lankidetza sarea osatzeko irizpideak, ezaugarriak eta lehentasunezko proiektuak adostu dituzte eragileek, aurrerantzean elkarlanean garatzeko.

UrolanEkin Sarearen helburu nagusia, eskualdeko laneratze eta gizarteratzeko eragileen artean elkarlana eta koordinazioa sustatuz, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei, laneratzeko ibilbide eta zerbitzu eraginkorrak eskeintzea izango da.

Horretarako, elkarlanean lan egiteko modua definitu da: eragileek sarearen egitura, funtzioak eta lehentasunezko proiektuak adostu dituzte, proposamen eta hobekuntzak aztertuz, eta aurrerantzean lantzen hasiko den ekintza planaren lan ildoak identifikatu dira.

Eskerrik asko eragile guztiei zuen partehartze eta inplikazioagatik.

IRAURGI BERRITZEN, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Etorkizuna Eraikiz” egitasmoa eta Elkar Ekin Programaren baitan, ari da garatzen UrolanEkin II proiektua.

Proiektuan partehartzen duten eragileak:

Diseno_sin_titulo_7.png

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia